Entradas

Mostrando entradas de diciembre, 2020

Argazki baten egokitasunaren analisia

Imagen
Batzuetan oso zaila da argazki bat argitaratzearen beharra erabakitzea. Irudi gogorrek sentsazio desberdinak eta desegokiak eragin ditzakete gizarteko hainbat sektoreetan. Hemen ikusten dugun argazkia ez zuen arazorik izan, nahiz eta, ikusten dugunez, oso gogorra den. Voice of America katea argitaratu zuen, Estatu Batuetako gobernuaren komunikabide internazionala; hau da, mundu osoan ikusteko, gizartearen berezitasunak kontuan izan gabe. Argazki hau ez zuen arazorik izan, nire ustez, Sirian gertatzen ari denaren errelato bortitza delako eta munduko hiritarrok konszienteak izateko balio duelako. Nik uste dut balio duela espazio publikorako salaketa moduan erabiltzen bada. Azken finean, kazetaritzak horretarako balio du. Munduan gertatzen ari diren gauzak ikusteko, eta batzuentzat ulertzeko oso zaila izan arren, irudi mota hauek ikusi behar ditugu itsu ez egoteko. Pertsonek ekimenak ditugu zerbait ikusten dugunean gure begiekin, ez errelato hutsarekin. Hortaz, salaketa moduan erabiltzen