Argazki baten egokitasunaren analisia

Batzuetan oso zaila da argazki bat argitaratzearen beharra erabakitzea. Irudi gogorrek sentsazio desberdinak eta desegokiak eragin ditzakete gizarteko hainbat sektoreetan. Hemen ikusten dugun argazkia ez zuen arazorik izan, nahiz eta, ikusten dugunez, oso gogorra den. Voice of America katea argitaratu zuen, Estatu Batuetako gobernuaren komunikabide internazionala; hau da, mundu osoan ikusteko, gizartearen berezitasunak kontuan izan gabe. Argazki hau ez zuen arazorik izan, nire ustez, Sirian gertatzen ari denaren errelato bortitza delako eta munduko hiritarrok konszienteak izateko balio duelako.

Nik uste dut balio duela espazio publikorako salaketa moduan erabiltzen bada. Azken finean, kazetaritzak horretarako balio du. Munduan gertatzen ari diren gauzak ikusteko, eta batzuentzat ulertzeko oso zaila izan arren, irudi mota hauek ikusi behar ditugu itsu ez egoteko. Pertsonek ekimenak ditugu zerbait ikusten dugunean gure begiekin, ez errelato hutsarekin. Hortaz, salaketa moduan erabiltzen den heinean oso egokia iruditzen zait.

Argazkiarekin erruki sentimendua sortzen da. Argazkia ikusten dutenek gaizki sentitzen dira; azken finean, guk zerbait egin dezakegu hori gerta ez dezan eta gure etxean gelditzen gara ezer egin gabe. Kazetariak hori bilatzen du; jendea hunkitzea eta Sirian gertatzen ari denaren konsziente izatea. Ideologiaren kontua ez dut uste eraginik duen. Argazkia eta konfliktoak gertatzen diren sarraskiak ideologietatik at gelditzen dira.

Bukatzeko, Espainian argazki honek ez luke arazo handirik izango; hedabideek gauza gordinagoak ere argitaratzen dituzte. Dena kontutan izanda, argi izan behar dugu gauza bat: argazkia hemengo pertsonekin egongo balitz ezin izango zen argitaratu, errekonozitzen direlako protagonistak eta ezagunak izan daitezke estatuko pertsonentzat.

Comentarios

Entradas populares de este blog

DIEZ SUICIDIOS AL DÍA

FALSAS DONACIONES

LA IMAGEN Y LO REAL